Hitz beste

Hatz jokoa

Anjel Lertxundi.
2011ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Mundua begirada batean kabitzen da. Ur-tanta txiki batek zeru osoa isla dezake.

Eta eskuan omen daukagu gorputz osoaren mapa, hala esaten ziguten esku-iragarleek. Guk ez genien sinesten, eta esku-irakurleak ia guztiz desagertu ziren. Orain, ordea, askotan ikusiko dugu berriro eszena zaharra: neska batek mutil baten eskua hartu du, badirudi neska iragarpen klasikoak egiten hasiko zaiola: «Marra luzeenak dio zorion betea transmititzeko gaitasuna duzula…», eta abar. Hori baino prosaikoagoa da, ordea, neskaren jarduna, mutilaren hatzak neurtzen hasi baita metro batekin. Egunkarian irakurri berria duen ikerketa zientifiko baten arabera, hatzen luzerak zerikusi handia omen du zakilaren luzerarekin ere, eta mutilaren txitxiliaren berri jakin nahi du neskak, eta horretan ari da, marra luzeenaren iragarpena eta hatzen luzeraren informazioa bat datozen jakin guran, inportantea baita, eta kuanto!, zoriona…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.