Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Hausnar-haria

2012ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Orain egun batzuk lagun bat agurtzera bildu ginen Donostiako eliza batean, eta Lukasek kontatzen duen Jesusen jaiotzaren pasartea irakurri ziguten. Lau ebanjelioetan dagoen esaldi ederrenetako batekin bukatzen da zatia: «Mariak gertakari guztiok gogoan hartzen zituen, bere bihotzean hausnartuz». Sermoiaren garaian, apaizak, ohi duten bezala, ebanjelioa glosatu zuen, baina, askotan bezala, baita pasarteari grazia guztia kendu ere. Jesus estalpe batean jaio zela, izar bat agertu zela, artzainak eta errege magoak joan zitzaizkiola bisitan… Denok ezagutzen genituen gertakariak, anekdota, kontakizuna lehenetsi zituen sermolariak. Baina Mariaren jarrera isilari buruz, hitzik ez.

Misterioetan misterioena omen dena agertu nahi hartan, bere baitara bildutako emakumearen hausnar isilak ez zuen aipamenik izan. Niri, aldiz, lerrootaraino luzatu zait Mariak bere barruan izan zitzakeen hausnarren haria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.