Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Hausnarra

2012ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Hausnarketa eguna, egonarria eragiten dion data. Zertaz hausnartu behar du? Aukerak asko dira: hautagaiek eman duten mailaz, eskaini dituzten programez, isildu dizkiguten kontuez, susmatzen ditugun —baina aitortu ez dizkiguten— itunez…Metodoaren arazoa ere hor dago, ez baita gauza bera metodo zientifikoa erabiltzea ala bihotzak esaten diguna aplikatzea: gerta liteke buruak hotz-hotz esaten digunari bihotzak tarari! esatea, eta, hala balitz, nola gainditu kontraesana? Hausnarketaren helburuaren auzia ere ez da muntarik gabea: zer nahi duzu, norbait saritu edo norbait zigortu? Ez da gauza bera. Norbait zigortu nahi baduzu, edo inkestek diotena aldatu nahi bazenu, beharbada zure bihozñoko hautagaiaz ahaztu beharko zenuke.

Lehen uste zuen tontakeria hutsala zela gaurko eguna, baina, urteak aurrera, pentsatzen hasita dago ez ote lukeen hobe kanpainako hamabost egunak bere baitara biltzeko baliatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.