Hitz beste

Hausnarrean

Anjel Lertxundi.
2011ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Putare aude, ausart hadi pentsatzera: Kanten aholku askatzailea Ilustrazioaren akuilu bihurtu zen. Ausart hadi pentsatzera, ausart hadi heure pentsamendu propioa eraikitzera, ausart hadi heu izan eta heure bidea egitera. Hori dioenean, Kantek askatasunaren transmisioa bilatzen du, ez bere pentsamenduarena. Autoritate intelektuala du horretarako, ikuskera egin zorrotz batekin begiratzen dio munduari, tradizio handi baten oinordeko da, irizpide etiko eta filosofiko zehatzekin egiten ari da mundualdia. Hala ere, ausardia eskatzen digu, zertarako, eta askatasun osoz pentsa dezagun. Bidea seinalatu ordez, bidea egiteko itsu-makila jartzen digu eskura.

Gaur, hausnar pertsonalak tutik balio ez duen sasoiotan, zertarako ausartu etekinik gabeko zeregin batean? Kanpainan ikusi berri dugu: misiolarien moduan ibili zaizkigu «ejenplu ona ematen inozenteen artean». Guk berek bezala pentsatzea bilatzen zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.