Arrain txikiak handia jan. Tiroa kulatatik irten. Zirkoa jarri eta ipotxak hazi. Putak putari, zapata-puntarekin. Mendekua, hotzean...
Herri filosofiaren ikasgai azeleratu bat jaso du Zapaterok astebete doian, gordintasun osoz esan dizkiote Fernandoren egiak. Praktikan jarriko al dituen, nekez ikusiko dugu, baina denbora batez ez dituela burutik kenduko, segurtzat jo liteke. Ikasgai azeleratua izan du, baina ez zaio debalde aterako.
Madrilen gertatutakoak popa bistan utzi du laborategien, bulegoen, inkesta-etxeen -eta, finean, buruiritzi mesianiko baten- eskuetan utzitako politika. Politika profesionala burutzen den saloietako perfumeak ez du gogoko bizitza egunerokoaren izerdi usaina. Herritik urruti, baztertu egiten dute herri filosofia, eta ez dute jakin nahi izaten galtzeko gutxi duenari zenbat gustatzen zaion Goliaten kontra lehiatu zen Dabid ustez ahul haren ausardia.
Herri filosofia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu