Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Higatik!

2012ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Franco hil ondorengoko lehen bozetan oso erakargarriak izaten ziren militante askoren etxeetako jardunak, hainbat jende sukaldean edo egongelan bilduta kalakari kalaka, propaganda sartzen gutunazaletan, ordu txikiak arte. Bizpahiru amek eta haien umeek jarduten zuten bereiziki hartan. Lurrean, kartoizko kaxa handiak nonahi, propagandaz beteak. Kutxa batetik gutunazal bat hartu eta gurasoen alderdiko hautagaiaren propaganda sartzen zuten bertan; hartu beste gutunazal bat, eta sartu propaganda. Bitartean, eszena familiarrean falta ziren senideak —normalean gizonezkoak— kalean zebiltzan, kartelak jartzen han-hemen edo bezperan betetako gutunazalak buzoneatzen etxez etxe.

Aldian behin, emakumeren batek, hautagaiaren argazkiari begiratu eta gero, komentarioren bat egiten zuen: «aizak, guapo —orduan gizonezkoak izaten ziren hautagaiak—, ea nola portatzen haizen, ez gaituk eta alferrik ari higatik lanean!».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.