Interes-tasen igoeraren berri ematen zigun atzokoan berripaper honen titular nagusiak. Gaurkoan, berriz, Euskararen Eguna dela gogoraziko zaigu.Bi albisteak korapilatu dizkit irudimenak eta trantze gaiztoan jarri nau, nik ez baitakit auziaren gakoa nondik zintzilikatu: euskarak euskaldunoi sortzen digun interesaren arretaren tasan edo interesaren tasak ekonomikoak euskararekin lukeen interesean. Dirua eta euskara, dirua ala euskara? Gure auzietako bat da, biak hurbildu behar omen ditugu. Ez dago, ordea, erraza, diruak Lizardik zioen sal-eros ekurugaitzak ez baitu bere burua elikatzea beste ametsik, diruak ez baitu diru gehiago egitea beste logikarik.
Irudimena, ordea, hor ari zait esaten euskarak diru publikoaren premia beti izango badu ere, utopiaren beste aldagai bat dela behar hori ez izateko moduak saiatzeaÉ
HITZ BESTE. Interesa eta euskara
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu