Halako batean, hitz bat jaiotzen da, eta fortuna pixka bat badu,eguneroko bizitza egiten hasten da hiztunon kaleetan. Hitz arrunta bihurtzen da, hitz eguneroko bat, harik eta garaian garaiko premiaren batek hitza modaren jauregira eramaten duen arte. O, o, o! Baina modaren ezaugarri nagusia berak sortutakoa berak irenstea baita, denen ahotan zebilen hitz noranahikoa, talisman baten gisa funtzionatzen zuena, egun batetik bestera desagertu egiten da plaza publikotik. Gogoratzen zer gertatu zen tolerantzia hitzarekin? Inork badaki memoriaren zein zangetan gelditu ziren bertebrazioa edo mestizaia?
Adibide berriago bat: zein mikrofonotan entzuten da orain bi urte hain beharrezkoa, hain hil ala bizikoa zen transbersaltasuna, nongo tinta beltzetan irakurtzen da gaur hitz dontsu hura, zein ahok esaten du gure arazo guztien giltza omen zena?
Bitxiena: gehien zerabiltenen ahotatik desagertu da nabarmenenen…
Hitz beste
Hitzen fortuna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu