Hizpideak

2020

Pello Urzelai.
2011ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Une berezietan nazioarteko komunikabideak ispilu interesgarria izan daitezke Euskal Herriaren moduko herri batek bere burua ikusteko. Nork bere egoera eta erronkak azaldu eta ulertarazteko gaitasuna neurtzeko edo ikuspegi edo bereizgarri berriak antzemateko ispilu baliagarria. Time aldizkariak artikulu luze bat argitaratu zuen atzo webgunean ETAren su-etenari buruz. The New York Times eta The Guardian egunkarien editorialak bezala, Time-ren kronika termometro egokia izan daiteke ohartzeko nazioartean, urruti, gaiak jakin-mina piztu duela, eta garrantzia eta sinesgarritasuna eman diotela ETAren adierazpenari. Time-ren arabera, adibidez, lehen aldia da ETAk indarkeriaren amaierara daraman prozesu batekin konpromisoa hartu duena. Time-ren beraren beste erreportajearen arabera, Euskal Herria etorkizunean independentziarako jauzia egin dezaketen herrien artean dago, Eskoziaren atzetik. 1990ean argitaratutako beste erreportaje batean 2020an independentea izango zela iragarri zuen. Ispilu okerra edo urrutiko begirada?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.