HIZPIDEAK. Jon Eskisabel

500 egun geroago

2010eko abenduaren 26a
00:00
Entzun
Bostehun egun igaro dira UCIk Mikel Astarlozaren dopin auziaren berri eman zuenetik. Urte eta erdi geroago, hasieran bezala dago afera. Txirrindulariak errugabea dela dio, tinko, lehiatzeko zigorraren aurka Madrilgo epaitegi batean jarritako helegiteari buruzko ebazpenaren zain dagoen bitartean. Bostehun egun geroago, zigorraren erdia baino gehiago bete du txirrindulari pasaitarrak, eta hasi da tunel luze eta ilunaren amaiera ikusten. Sei hilabete barru izango du berriz lehiatzeko baimena, Frantziako Tourra hastear izango dela hain zuzen. Eta une hori iristen denerako ari da prestatzen buru-belarri. «Ez nabil Tourraren bezperan edukitzen nuen mailatik urruti», adierazi du.

Hain zuzen, unerik gogorrenak gainditu dituenaren ilusioz mintzo da Astarloza BERRIAri eskainitako elkarrizketan. Ez da etsipenak jotakoaren ahotsa, bere buruan sinesten duenarena baizik. Gogoa errepidean dauka, hurrengo Tourrean, hurrengo lasterketan, hurrengo garaipenean. Amesgaiztoaren amaieran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.