Hizpideak

Anekdotaren atzean

Jon Eskisabel.
2011ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Jesus Egiguren PSE-EEko presidentearen iritziz, «anekdota txiki bat» da Auzitegi Gorenak Sorturen legalizazioari atea itxi izana. Duela gutxi Jose Luis Rodriguez Zapaterori Sortu legeztatzeko «ausardia politikoa» izateko eskatu zion berberak garrantzia kendu dio 61eko aretoak hartutako erabakiari, ezker abertzaleak indarkeriarik gabeko estrategia politikoaren alde egindako apustu «zintzoak» bere legalizazioa ekarriko duelakoan orain ez bada aurrerago. Ahaztu zaio, nonbait, Gorenaren erabakiaren ondorioz Sortuk oso zail, ia ezinezko, izango duela hurrengo hauteskundeetan egotea. Espainiako demokrazian, anekdota bat omen da hori. Titulu handietara ohituak gaituen buruzagi sozialista aho txikiarekin mintzatu da, jakitun Gorenaren erabakiak oso leku txarrean utzi duela gobernua gizartearen aurrean, eta haren label demokratikoarentzat kolpe gogorra izan dela, orain arteko gogorrena. Egiguren jakitun da Sortuk bere estatutuekin gizartean irabazi duen sinesgarritasuna galdu dutela sozialistek hilabete honetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.