mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Argazkiak bazuen mamia

2023ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Duela hilabete pasatxo, Txinak, Saudi Arabiak eta Iranek ezusteko albistea eman zuten: Riadek eta Teheranek harreman diplomatikoak berrezarriko zituztela, Pekinen bitartekaritzari esker. Ekialde Hurbileko bi etsai minak akordio baten sinatzaile, AEBekin munduko potentzia nagusi izateko lehian ari den herrialdearen bitartekaritzarekin, non-eta AEBentzat balio estrategikoa izan duen munduko bazter batean. Deigarria eta ezohikoa zen irudia, baina ikusteko zegoen zein izanen zituen ondorio errealak. Hilabete geroago, badirudi argazkiak bazuela mamia.

Faisal Miqdad Siriako Atzerri ministroak Saudi Arabiara bidaiatu zuen atzo; 2011tik ez zen joana Iranen aliatu den herrialde horretako diplomazia arduradun gorenik Saudi Arabiara, Sirian gerra piztu eta Riad gobernua bota nahi zuten taldeak babesten hasi zenetik. Era berean, Iranen bertze aliatu batzuk, Yemengo matxino huthiak, duela egun batzuk hasi ziren Saudi Arabiako ordezkariekin gerra bukatzeko akordio bat negoziatzen.

Argazkiak mamia zuela ikusteko hilabete inguru behar izan da, hortaz. Orain ikusi beharko da Ekialde Hurbilak mami horrekin bertze forma bat hartuko ote duen, eta Txina oregile bihurtuko al den eremu horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.