Argazkian, Espainiako Gobernuko presidentea eta Lan ministroa, enpresaburuen ordezkariak eta CCOO eta UGT sindikatuetako buruzagiak, Hitzarmen Sozial eta Ekonomikoa sinatzeko ekitaldian. Denak ontzi berean doazela ospatzen edo. Pentsioen, enplegu politiken eta negoziazio kolektiboaren erreformek krisiaren aterabidea ekarriko dutela saltzen. Egun berean, datu pare bat. Ondo ezkontzen ez direnak. Langabeziak gaina jo du: Hego Euskal Herrian 188.268 dira jadalangabeak. Eta BBVAk 4.606 milioi euro irabazi zituen iaz, aurreko urtean baino %9,4 gehiago. Finantza krisiaren gordina erakusten duen datua, inondik ere.
Espainiako Gobernuak lan erreforma onartu zuenean, hura zen langabeziari eta enplegu prekarioari aurre egiteko errezeta. Argazkia, ordea, mugitu egin da: langabe kopuruak etengabe gora egin du, eta sinatutako lan kontratuen %90 inguru aldi baterakoak izan dira. Gizarte babesak eta langileen eskubideek merke kotizatzen dute. Gero eta merkeago.
Hizpideak
Argazkien kontrastea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu