martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Argia behar zabortegian

2020ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Horrelako gertaerak azkar eta modu eraginkorrean kudeatzeak ez duela erraza izan behar onartuta, ez du ematen Zaldibarko zabortegiaren auzian erakunde publikoak oso bizkor ibili direnik. Zaborraren azpian astebete baino gehiago daramaten bi langileekin jazo denaren ardura nagusia Verter Recycling 2002 SM enpresarena da, berari dagokiolako zabortegiaren segurtasuna, alor guztietan, bermatzea; eta administrazio publikoarena, enpresa horrek bere betebeharrak ondo egiten dituen ikuskapenen bidez ziurtatzea. Behin ezbeharra gertatuta, erakunde publikoek hartzen dute antolaketa nagusia: erreskatea, segurtasuna, osasun kontrolak, argibideak...

Zaldibarko kasuan, dakigunagatik, berandu eta sendotasunik gabe erreakzionatu dute erakunde publikoek, Eusko Jaurlaritza buru. Urkullu lehendakariak ez zuen bildu krisi kabinetea astearte arratsaldera arte, eta batzorde tekniko multidiziplinarra ostegun goizean osatu zen aurreneko aldiz.

Epaile batek abiatu du Zaldibarren gertatutakoaren ikerketa, eta hark erabaki beharko du noraino eta nortzuenganaino iritsiko diren ardurak, tartean in vigilando erantzukizunak. Gaur egunkari honetan jasotzen dugun lekukotasunak ikerketarako bide asko zabaltzen dizkio epaileari, kontrolaren ardura administratiboaren utzikeria salatzearekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.