Europako herrialde «aurreratuenen» pare jarri da Gipuzkoa hondakinen kudeaketan ere. Hala adierazi du Markel Olano ahaldun nagusiak Zubietako errauste plantako lehen harria jartzean. «Punta-puntako» teknologia izango du. Horretan ere, «aurrerapenaren» haizeak joko gaitu. CO2, NOX eta berotegi efektua eragiten duten beste hainbat gas isurtzeaz gain, minbiziaren eta bestelako gaitzen eragile diren dioxina, furano eta metal astunak barreiatuko ditu; eta lurraren ongarri zitekeena errauts toxiko bilakatuko du. Hala ere, herritar guztien onurarako izango da; baita, Odon Elorzak behinola bezala, errauste plantaren aurka jarraitzen dutenentzat ere. Hori du «aurrerapenak». Ez du inor baztertzen.
Fukushiman ere teknologiarik «seguruen eta puntakoena» zuen zentral nuklear hartako erreaktoreak salbatzeko ahalegin desesperatuan dabiltza. Erradioaktibitatea kontrolik gabe zabal ez dadin ahalegin etsian ari direla, lehen kutsatze kasuak atzeman dituzte. Jendea Tokiotik ihesi doa. «Aurrerapenetik» ahalik eta urrutienera.
Hizpideak
«Aurrerapena»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu