jakes goikoetxea
Hizpideak

Aurreskurik ez meskitan

2012ko abenduaren 27a
00:00
Entzun
Bilboko Udalak nabarmen mugatuko du otoizlekuak zabaltzeko aukera: debekatu egingo du elizak, meskitak eta bestelako otoizlekuak jendea bizi den eraikinetan irekitzea. Etxepeetan zabaldu dira, hain zuzen, azken urteetan otoizleku berri gehienak, izan meskitak, izan eliza ebanjelistak... Katolikoen elizak aspalditik daude dauden lekuan, gero eta hutsago, eta ez dute etxeperik behar.

Udalak, beraz, erlijio nagusia babesten jarraituko du, eta oztopoak jarriko dizkie erlijio txikienei. Zergatik? Otoizleku berrien sorrera «arautzeko». Ricardo Barkala Hirigintza zinegotzi ohiak —Enplegu sailburuordea da orain— azaroan onartu zuen otoizleku berriek inoiz ez dutela arazorik eragin, baina orain udalak arau bihurtuko du zenbait herritarrek, aurreiritzietan oinarrituta, eskatutakoa.

Iñaki Azkunak hirigunetik kanporatu nahi ditu gure artean txikiak eta ezezagunak diren erlijioak; aldiz, Begoñako Ama Birjinari aurreskuak dantzatzen eta krisitik ateratzeko laguntza eskatzen jarraituko du eliza dotoreetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.