Besteen zaintza emakumeen kontua da ia erabat gaur egun: salbuespenak salbu, haien esku izaten da haurrak, zaharrak eta, oro har, etxekoak eta hurbilekoak zaintzeko ardura. Zaintza lanerako familiatik kanpoko norbait hartzen denean ere, emakumezkoa izaten da kasurik gehienetan.
Horretaz jabetuta, eta, areago, egiazko berdintasunerako oztopo handia dela iritzita, zaintzaren gaiari heldu dio Berdintasunaren Aldeko Gizonen Foroak, atzo eta gaur Gasteizen egiten ari diren batzarrean.
Eman dezake etxe barruko kontuez ari direla, bikote edo familia bakoitzak bere altzoan konpondu beharreko auziez, eta jokoan dagoena emakume jakin batzuk zamatuago edo lasaiago bizitzea dela. Baina «balioez, ekintzez eta sistemaz» ari dira, Mikel Otxotorenak azaldu duen bezala, sakoneko egiturak aldatzeaz. Otxotorena bilkuran parte hartzen ari da.
Izan ere, zaintzaren ardura emakumeen eta gizonen artean berdin banatzea justizia kontu bat da, hau da, auzi politiko bat.
Hizpideak
Auzi politiko bat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu