EITBk Bermeoko apaiz baten sexu abusuak kaleratu ondotik, apaiz horrek biktimei barkamena eskatu diela jakin da. Barkamena modu pribatuan eskatu omen du, eta bideo bidez, ez aurrez aurre. Biktimek, ordea, aitortza eta barkamen eskaera «publikoa» nahi dute. Don Andoni apaizaren esku jasandako sexu abusuak kontatu ditu orriotan Isabel Barrutiak; orain arte hedabideetan zabaldu ez zen kasu bat, baina Elgoibarren 1960ko hamarkadan denon ahotan ibilitakoa.
Kontakizuna errepikatu egiten da: apaiz batek, bere botere posizioa baliatuz, umeen kontrako sexu abusuak egiten ditu; beldurraren beldurrez, umeek ez dute deus esaten; eta, kontua zabaltzen hastean, Elizak lekuz aldatzen du apaiza. Hortik aurrera, biktima bakoitzak barruan daramana askatzeko bidea egingo du, edo ez. Eta 20, 30 edo, kasu honetan, 60 urte geroago, biktima batek hitz egitea erabakitzen du.
Baina nor zen Don Andoni? Zer egin zuen gero? Nondik nora ibili zen, Barrutiari eginikoa beste ume gehiagori egiten? «Ez dut barkamenik nahi», dio Barrutiak. Izan ere, zertarako balio du barkamenak duela 60 urteko kasu batean, halako akusazioak dituzten apaizek oraindik ere meza ematen badute, eta, are gehiago, Donostiako gotzain berriak bere kargu hartzean onarpenezko besarkada bat ematen badie kameren aurrean?
HIZPIDEAK
Barkamena, zertarako?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu