inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Basauri, 2027

2021eko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Beharra daukate erakundeek AHTaren amaierari data ofizial bat jartzeko. 2013an, 2015ean, 2019an eta 2023an Bilbon, Irunen eta Gasteizen amaitu behar zutena 2027an bukatuko dutela iragarri dute orain, behin-behineko geltokietan: Basaurin, Donostian eta Gasteizen.

Basaurikoak eragin du ezuste eta kezkarik handiena. Bertako alkate jeltzalea ere kritiko azaldu da Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak adostutakoarekin, jakinarazi ere ez ziotelako egin zertan ari ziren. Basauritik Bilbora zazpi kilometroko tunel bat eta lur azpiko geltoki intermodala egin beharko dira gero, eta obra horrek beste hamarkada batez atzeratu dezake euskal Y-aren amaiera data. Esan nahi baita, 2030eko hamarkadara joango litzateke Alvaro Amann Jaurlaritzako Garraio sailburu ohiak inoiz 2010erako iragarri zuen amaiera.

Behin-behineko geltokiekin eta Lapurdiko lotura sine die atzeratuta egingo dute, beraz, inaugurazioaren argazki ofiziala. 6.000 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa eginda, eta beste ehunka milioiren esperoan, benetako amaiera bermatzeko. Jaurlaritzak lortu du, hein batean, nahi zuena. Azken lanak bere gain hartuko ditu. Horrek, neurri batean, bermatuko du obrak egingo direla. Andoni Ortuzarrek aitortu duen bezala, «penagarria» izan da azpiegitura horren kudeaketa. Madrili egotzi dio erantzukizuna, baina EAJ egon da Jaurlaritzan azpiegiturari ekin ziotenetik hona, Patxi Lopezen hiru urteko tartean salbu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.