Krisiak lauso bihurtzen du giltzarria edo estrategikoa zer den bereizten duen marra. Izan litezke eremu publikoko zein pribatuko esparru eta proiektuak, baina salbamendurako gune bihurtzen dira erakunde publikoentzat, haien lehentasun aurrekontuetan, eta haien lorpen hauteskunde errentetan. Diru publikotik bizitzea ez da konplexuz beteta bizitzeko arrazoi bihurtzen orduan, eta ez da inori aurpegiratzeko aitzakia. Sostengua da. Salbamendua.
Hori da euskarazko hedabideek—60tik gora— euren editorialean nabarmendu eta aldarrikatu dutena, eta horrek mugituta ikusi dute beste jauzi baterako ordua. Estrategiko eta giltzarri izateko adina argudio badute eta, hein batean, aitortu zaie garrantzi hori printzipioetan eta letraz, baina ez sostengu ekonomikoan.
Krisi ekonomiko bikoitza bizi dute—orokorra eta lehenagotik datorren hedabideen krisia—, aurrera begirako erronkak inoiz baino zailagoak eta handiagoak dituzte, eta ez dute giltzarria edo estrategikoa zer den marra lauso batek erabakitzerik nahi.
Hizpideak
Beste jauzi baterako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu