HIZPIDEAK

Beste lerro bat jarraian

enekoitz telleria sarriegi
2010eko abenduaren 8a
00:00
Entzun


Cristina Estebanez zuen izena, 25 urte zeuzkan, eta Barakaldokoa zen. Genero indarkeriak aurten Euskal Herrian eragindako hildakoen zerrendan haren izenak betetzen du beste lerro bat, herenegundik. 25 urteko bikotekide ohiak hil zuen ustez. Labankadaz hil. Harekin etxean zegoen laguna zauritu zuen larri lehenengo -ospitalean jarraitzen du-, eta garondoan emandako labankadaz odolustu zuen neskalagun ohia hurrena.

Ustezko hiltzaileak joan den azarotik zeukan ezarrita emakumearengana ez hurbiltzeko agindua. Orduan erabaki zuen emakumeak harremana apurtu, eta jasandako tratu txarrak eta mehatxuak salatzea.

Eta salatzeak eta gaitzesteak hainbat dira orain. Hildakoen zerrendan lerro bat gehiago ageri da bai, baina izen berriaren alboan berberak dira azalpenenen eta gabezien lerro jarraiak. Lege, lerroburu eta adierazpenak berberak direlako kasu honetan ere, baina baliabideen gabeziak eta murrizteak, lehentasunen nahasteak eta praktikaren hutsunean ere bai, beste behin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.