Denbora ez da alferrik pasatzen. Batetik bestera mugitzen gaitu, hego haizeak hostoak bezala... Udazkena joan, negua etorri. Urrats bat aurrera eta bi atzera. Eta mugitu nahi ez lukeenak ere ezin eutsi haizearen ufadari.
1999ko urtarrilaren 9a. Hotza eta euria Euskal Herrian, kazkabar erasoak hirian eta elurra mendietan. Eta ezin konta ahala jende kalean, aterkipean estalitako Bilbo handian. Aita Donostia ere txikia baitzen hainbeste zango batera biltzeko. Inoiz Euskal Herrian egindako manifestaziorik jendetsuenetakora joateko, autoak eta autobusak errepidean geldirik, ezin helmugara iritsi. Zazpi alderdik egindako deialdira mundu batek bildu nahi zuen, presoen eskubideen aldeko urratsa egin. Han ziren gaur egongo ez diren batzuk. Haizeak zergatik eta nora mugitu dituen azaltzen ere lan handirik hartuko ez dutenak. Han ziren Iñigo Urkullu, Javier Madrazo, Manuel Burguete, Rosa Aguilar... Espainiako ministro izendatu duten hori bera, bai! Zergatik eta nora egin dute urratsa? Zertarako? Presoen egoera baldin bada mugitu ez den bakarra.
HIZPIDEAK. Iñaki Petxarroman
Bilboko urratsa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu