Editorial bateratua izan zen lehen urratsa eta agerraldi bateratua bigarrena. Beste jauzi baterako orduaren baitan ari da euskarazko hedabideen sektorea epeak betetzen, eta mezu bakoitzean hausnarketarako ez ezik ekintzarako arrazoiak ematen. Ehundik gora direlako euskaraz ari diren hedabideak, 620tik gora direlako hedabide horietan lanean ari direnak, 27 milioi eurotik gorako aurrekontua mugitzen dutelako, 7 milioi euro inguru sortu eta ordaintzen dituztelako gizarte segurantza eta zerga bidez, 7 milioi eta erdi jasotzen dituztelako diru-laguntzen bidez, eta 450.000 lagunengana iristen direlako (euskaldunen %57a).
Estrategikotasunaren aitortza ezin da jada hitzezkoa eta bizkarkolpetxokoa izan. «Egungo laguntzek, kasurik onenean, prekarietatean bizirauteko aukera eskaintzen digute, garatzeko aukerari hegoak moztuz». Baliabide handiagoak, laguntza deialdien dinamika egonkortu beharra, publizitate instituzionalaren politika aldatu beharra... Gabeziak identifikatuta daude, konponbideak behar dira orain.
Hizpideak
Bizirauteko ez, garatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu