Hizpideak
«Demokraziaren» festa
Bi hilabete baino gutxiago falta dira «demokraziaren» festa handirako. Alderdi guztiak ari dira azken prestatzen. Auzitegiak hasi dira «garbitzen» garbitu beharrekoa. Sortuk ezingo du aurkeztu; laster jakingo dugu zergatik. Sortu dira zalantzak, baina «zuzenbide estatuak» funtzionatu du berriro. Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak ohartarazi du estatuak ezker abertzalearen aurka jotzen jarraituko duela, Sorturenean ez beste operazioetan hasten bada. Alegia, eta ondo ulertzeko: datozen asteotan dozenaka zerrenda inpugnatuko dituztela. Herritarren iraganean xurgatuko dute poliziek, legez kanporatzeko «probak» bilatzeko. Kasu honetan, gainera, ohikoak ez ezik, beste batzuk ere ikertuko dituzte, «kutsatuta» ote dauden. Betiere, haien eskubideak bermatze aldera, jakina. Eta, berriro ere, dozenaka zerrenda legez kanporatzeko arriskuan, arnas estuka egongo gara azken unera arte, epaileen ebazpenaren zain. Izan ere, Espainiako «demokraziaren festa» ikuskizun bitxi samarra da gurean. Emozio handikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu