Hizpideak

Denbora kontuak

Pello Urzelai.
2011ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Hamar egun. Limousingo tiroketa izan eta hamar egun geroago idatzita dago atzo argitaratutako ETAren agiria, Gernikako Akordioaren agerraldiaren biharamunean. Hamar egun egun gutxi dira tiroketaren inguruko xehetasunak bildu eta egindako eskaerei erantzun zehatza emateko. Horregatik, norabide jakin batean txertatzea ez bada, prentsa oharrari ezin zaio gehiegi eskatu. «Ustekabeko enfrentamendu hauek ETAren gogoz kontrakoak» direla esateaz gain, ETAk «konfrontazio armatuaren amaiera ahalbidetuko duen egoera eraikitzeko lanean» diharduela adierazteak badu bere neurriko balioa. Ulergarria da pausoak azkarrago gertatzea nahi duenik izatea, baina kontuan hartu behar da denbora batzuetan ezin dela laburtu. Ez bakarrik klandestinitatearen erritmoak ezberdinak direlako, baita pausoak gerora begirakoak eta benetan sendoak izan daitezen beharrezkoa delako denboraz aritzea ere. Denbora mugatua du, ordea, hauteskundeetako egutegiak. Eta aurkeztutako guztien parte hartzeabermatu gabe dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.