gurutze izagirre intxauspe
HIZPIDEAK

Egia batzuk lurpetik atera ezinik

2018ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun
Francoren gorpua Erorien Haranetik ateratzeko zailtasunak dituen gobernuaren azalean jarrita, suma daiteke frankismoaren sustraiak noraino dauden errotuta Espainiako Estatuko zenbait egituratan.

Franco hil ostean ere, Poliziak indarkeria inpunitate osoz erabili duela esatea ez da gauza berria. Berria eta bereziaizan zen, aitzitik, 2015ean Nafarroako Parlamentuak poliziaren biktimen senideen lekukotzak jasotzea. Ileak lazteko modukoak entzun zituzten Nafarroan ordezkaritza duten alderdi guztietako parlamentariek, propio horretarako sortutako lan batzordean. Lege proposamen bat ondu zuten gero, polizien biktimek ere justizia, egia, ordaina eta memoria izan behar dutela jaso zuena. Egiaren batzorde bat sortzea eta torturaren gaia sakon aztertzea ere jaso zuten lege proposamenean. Hortxe egin du atzera, hain zuzen, Auzitegi Konstituzionalak. Edukiz hustu du. Ez du egiaren batzorderik nahi. Ez dute jasota geratzea nahi, besteak beste, Mikel Zabalza, German Rodriguezekin, Angel Berruetarekin, Jose Miguel Etxeberria Naparra-rekin eta Mikel Arregirekin zer gertatu zen, haiek nork hil zituen eta zergatik. Hori besterik ez dute eskatzen senideek. Baina egia hori ez dago lurpetik ateratzeko prest oraindik. Francoren gorpua bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.