HIZPIDEAK

Egun hori zen atzo

enekoitz telleria sarriegi
2010eko abenduaren 11
00:00
Entzun


Liu Xiaobo bakearen Nobel saridunak ez zuen Bakearen Nobel saririk jasotzerik izan atzo -preso dauka Txinako Gobernuak, ez dio haren izenean inori saria jasotzen utzi, eta sekulako presioa egin die beste hainbat herrialderi sari banaketan izan ez zitezen-. Arbonako gizon bat emazte hiltzea leporatuta atxilotu zuten atzo -68 urteko Kristine Bosque azaroaren 21ean eraman zuten Baionako erietxera, oso larri, eta astebete beranduago hil zen. Autopsiak erakutsi du litekeena dela itota hil izana-. Armadan sexu joera aitortzea debekatzen duen legea bertan behera uzteko eskaera atzera bota zuen AEBetako senatuak atzo -Don't ask, don't tell (Ez galdetu, ez esan) izena du legeak, eta 57 senatarik bozkatu zuten alde, eta 40 senatarik kontra-. Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzeko Herrizaingo sailburuak Arnaldo Otegi aske uzteko eskatzea «astakeria bat» dela esan zuen atzo. Sindikatuek AHTko lanetan hildako beharginaren heriotza salatu zuten atzo...

Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna zen atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.