Hizpideak

'Eppur si muove'

Xabin Makazaga.
2011ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Eguzkia da Sortu alderdiaren ikurra, eta Galileo Galileiren eguzkia ekartzen du gogora, Eppur si muove, Espainiako Estatuak ezker abertzalearen aurka indarrean daukan estrategiak.

Sortu alderdi politikoen erregistroan onartu edo ez erabakitzeko auzi saioa hasi dute, eta, sententzia laino beltzek ezkutatzen badute ere, argi izpi batzuk ekarri ditu auziaren hasierak. Fiskaltzak atzera bota du bere argudioetako bat, eutsi ezinekoa gertatu zaiolako EHUko Informatika fakultatean senideak preso dituzten irakasleei laguntzeko kontu korrontea legez kanporatzearekin lotzea. Gainera, Estatuaren Abokatuaren eta Fiskaltzaren nahiaren kontra, guardia zibilek eta poliziek lekuko gisa deklaratu beharko dute, eta ez peritu gisa. Eta auzian deklaratu duen lehen guardia zibilak onartu behar izan du aurreko estrategiarekin hautsi egiten dela.

Egitateak barik, ordea, haien atzeko asmoak epaitu nahi dituzte Espainiako Auzitegi Goreneko 61. salan. Eta, horrela, Galileoren egiari inkisizioaren itsukeriak gaina hartzeko arriskua dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.