Begi bistakoa da Espainiako Estatua ez dagoela su-etenean. Esan beharrik ez zeukan Zapateroren gobernuko superministroak, baina esan egin zuen. Eta, nabarmendu behar horrexegatik, zilegi da galdetzea atzoko atxiloketak zergatik egin zituzten: estatua su-etenean ez dagoelako ala su-etenean ez dagoela erakutsi behar zuelako?
Aukera bat zein bestea hobetsi, Ekin eta Askatasunaren kontrako polizia operazioak hamar atxilotu utzi ditu, jardun politikoaren ordain. Eta, inkomunikazioak irauten duen bitartean, haien egoeragatik kezka. Horri buruz Rubalcabak ez du ezer esan. Portu eta Sarasola atxilotu zituzteneko damua izango du, akaso.
Ezker abertzaleak bai hitz egin du, eta, atzoko atxiloketak aldaketa politikoa trabatzeko saioa direla iritzita, indarkeria gainditzeko apustuari beste bultzada bat eman dio, «prozesua bururaino» eramango duela erantzunda. Estatuaren pultsuari eusten ari zaio: indarkeriazko ekintzen ordain, prozesu gehiago.
Hizpideak
Erantzunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu