HIZPIDEAK. Xabin Makazaga

Eredu eta homologazioak

2010eko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Katalunian eta Galizian darabilten sistema jarri nahi du indarrean Jaurlaritzak, ikasketak D ereduan egiten dituztenek ez dezaten euskararen gaitasun proba egiaztatu beharrik izan lanpostu publiko bat eskuratzeko orduan. Unibertsitateko ikasketak euskaraz egiteak, EGAren baliokideC1 gradua emango luke berez; batxilergoak, B2 gradua; eta DBHk, B1 gradua.

Bestek darabilten ereduari baliagarri iritziagatik, hezkuntzaren eta hizkuntzaren egoerak ez baitira berdinak, batxilergoarekin zuzenean C1 gradua eman ordez, Jaurlaritzak hiru urrats edo maila bereizi nahi ditu.

Isabel Zelaa eta Blanca Urgell sailburuek azaldutako proposamenaren ajea, eredu aldaketan baino gehiago—EGAk ere ez baitu zertan euskara maila onaren berme izan—, hezkuntza sistemaren emaitzetan dago. Urteak dira, Anjeles Iztueta Hezkuntza sailburu zelarik, DBHko ikasleen euskara gaitasuna eskas zebilela erakutsi zenetik. Eta ez dirudi hezkuntza hirueledunak edo British ereduak euskararen berme hobea emango dutenik , besterik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.