martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Esan zigun Frantziak

2022ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Europa eskuin muturrera ari da biratzen, eta kontinente zaharreko ezkerrak ez daki zer egin eragozteko. Igandean Italian izandako hauteskundeetan Giorgia Melonik aise irabaziko zuela aurreratu ziguten kalkuluek ez dute huts egin. Italiako hauteskunde sistema berrituaren ondorioz, askoz ordezkaritza handiagoa edukiko dute bi ganberetan eskuinetik eskuin muturrera bitartean doazen alderdiek herenegungo emaitza absolutuek adierazten dutena baino.

Garai batean ezkerrak jasotzen zuen langileen eta klase ertainen babesa, herritar horiek—gehiengoa osatzen dutelako— ezkerrari garaipena eman ohi diote hamarkadotan. Erabat aldatu da parametro hori, Europako ezkerrak ez duelako topatu —kasu askotan ez du nahi izan— herritar horien konfiantza ez galdetzeko modua.

Egia da ezetzaren eta haserrearen diskurtsoa errazagoa dela saltzeko, ezkerrak konpromisoa eskatzen duelako, aldaketa handietan herritarra subjektu aktiboa izatea: dedikazio sendoa eta konpromisoa. Eskuin muturrari nahiko zaio «dena oso gaizki dago» leloa, batean eta bestean etengabe errepikatzen duena. Boterea hartzen dutenek konponduko dituzte gure arazo larriak, guk ezer egin behar izan gabe. Oso diskurtso eraginkorra ezertan sartu nahi ez duenarentzat.

Aspaldi abisatu zigun Frantziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.