ETAk su-eten egiaztagarri, iraunkor eta orokorra iragartzeko agiria kaleratu osteko biharamunean jarraitu du erakunde armatuaren erabakiari buruzko erreakzio oldeak. Deigarrienetakoa, Jesus Egigurenena. Batasuna legeztatzeak edota presoak hiruzpalau kartzelatan biltzeak «gauzak bide onetik joaten» lagunduko lukeela esan du.Espainiako Gobernuak orain arteko politikan aldaketak egin behar dituela uste du, beraz, PSE-EEko presidenteak.
Gernikako Akordioa sinatu zuten eragileen iritzia ezagutzea falta zen. Haien eta Bruselako Adierazpenaren eskaerari erantzunez kaleratu zuen ETAk herenegungo komunikatua. Ezagun da akordioaren sinatzaileek norbere ñabardurak egin dizkiotela edukiari, baina bat egin dute «normaliziorako eta bake egoera batera iristeko zalantzarik gabeko balioa» duela azpimarratzeko, eta Espainiako Estatuari eskatu diote bere politika aldatzeko eta «normalizazio politikoa ahalbidetzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko». Oraingoz, berriz, Estatuaren erantzuna bi atxiloketa gehiago izan da.
Hizpideak
Eskaerak Estatuari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu