HIZPIDEAK. Xabin Makazaga

Federazioa, bertan goxo

2010eko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Gauzak ez nahasteko. Horixe eskatu dute Euskadiko Futbol Federazioko arduradunek, euskal selekzioak eta Venezuelak abenduaren 29an jokatuko duten partidaren aurkezpenean.

Euskal Herriaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde errealitatea nahastu egiten direla iritzita, beraiek EAEra mugatzen direla argitu du Jon Ander Ganboak. Eta erantsi du federazioaren batzarrean Gabonetako partida berreskuratzeko eskatu zietela 450 klubek; ez Nafarroako edo Ipar Euskal Herriko eragileekin harremanetan jartzeko. Harremanetan ez jartzeko eskatu ote zieten klubek, ez du argitu.

Ofizialtasunaren alde daudela ere argitu dute federazioko arduradunek. Eta, esan ez duten arren, uler daiteke EAEko selekzioaren ofizialtasuna dela aldarrikatzen dutena. Venezuela edo Brasilen aurka jokatu beharrean, Murtziaren edo Kantabriaren aurka jokatuko lukeen selekzio batena. Flañok, Monrealek, Josetxok, Puñalek eta Azpilikuetak lekurik izango ez luketen selekzio batena. Eta Orbaizek eta Javi Martinezek ere, hobe ez. Gauzak ez nahasteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.