Hizpideak

Frogarik ezean

Pello Urzelai.
2011ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Harro agertu da Candido Conde Pumpido Espainiako Estatuko fiskal nagusia: alferrik da b plana edo c plana asmatzea, estatuko instituzioak zirrikitu guztiak itxi dituztelako. Gainera, astelehenean Sorturen legalizatzearen kontra aurkeztuko duen eskaera «froga sendo ugaritan» oinarrituta dagoela dio. Ziurtasun berberarekin, froga filologikoa azaldu du: «Sortu-k renacer esan nahi du, eta horrek adierazten du bilatzen duena Batasuna birsortzea dela». Frogen sendotasunaren erakuslea, nonbait. Estatuaren Abokatuaren txostena ustez eta aurreiritziz betea dago. Ulertezina da jurista batek halako txosten juridiko batean Perturren kasuaz hain arinki idaztea, baina horrelakoa da Espainiako sistema judiziala. Estatuaren Abokatuak kontuan hartu ez baditu ere, Guardia Zibilaren txostenean bi atxiloturen deklarazio poliziaren erreferentzia labur bat jasotzen da, hauteskundeetan aurkezteko asmoari buruz. Biek ala biek salatu zituzten torturak. Eta bitartean, azken atxilotuen egoerari buruz albiste kezkagarriak iristen hasi dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.