Javier Ruperezen lekukotasuna argigarria izan da. 2004ko martxoaren 12an, George Bush AEBetako presidenentearen bisita izan zuen, bezperan izandako atentatuarengatik doluminak agertu asmoz. Egileei buruz hitz argiak entzun zizkion George Bushi: «Zera kontatu dit, bere zerbitzuek jakinarazi berri diotela litekeena dela egileak beste batzuk izatea eta ezin dela baztertu konexio islamiarra». Beraz, AEBetako zerbitzuek argi zeukaten ETA ez ezik, talde islamistak zeudela M-11ko bonben atzean. Ruperezek Moncloarekin hitz egin zuen gero, eta ohartu zen ez zeukatela informazio hori. «Gure inteligentzia zerbitzuek bazeukaten?», galdetu zion bere buruari. Eduki edo ez, kontua da CNIk ETAren arduraren gezurra aukeratu zuela.
Zazpi urte geroago, Espainiako Gobernuak antzera jarraitzen du, Guardia Zibilak, Espainiak Poliziak eta inteligentzia zerbitzuek botatako sarean harrapatuta. Haiek ETAren eta Sorturen inguruan harilkatutako gezur sarean harrapatuta, eta haiek erabilitako indarrezko bitartekoen gatibu.
Hizpideak
Gezurraren hari luzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu