Hizpideak

Gure pentsioak

inaki petxarroman
2011ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Gehiengo sindikalak deituta greba egun arrakastatsua egin zen atzo Hego Euskal Herrian. Nabaria izan zen erantzuna arlo eta sektore guztietan. Nabarmenagoa eskualde batzuetan besteetan baino, jakina, baina lau herrialdeetan azpimarratzeko modukoa izan zen mobilizazioa.

Eta, hala izanik ere, Espainiako Gobernuak —Espainiako sindikatu nagusien babesarekin– pentsioen erreforma aurrera aterako du, besteak beste, eta, okerrik ezean, EAJk emango dion laguntzari esker. Beraz, atzo kalean egindako mobilizazio erraldoiak ez du bere helburua lortu. Eta, gutxienez, zer pentsatua eman beharko liguke horrek hemen. Zeren, kanpoan erabakitzen dituzte izugarri eragiten diguten erabakiak, bertako gehiengoaren borondatearen kontra gainera. Bagenekien, baina horrek ez du larritasunik kentzen.

Zelai propiorik gabe, aurkariak erositako epaileak aginduta jokatzen ditugu partidak beti. Bada ordua joko arauak hemen ezartzen has gaitezen. Besteak beste, gure pentsio publiko duin eta bidezkoak eduki ditzagun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.