HIZPIDEAK. Iker Aranburu

Gutxiago, baina berriago

2010eko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Azaroko hauteskunde partzialetan zaplaztekoa jaso ondoren, tente eustea lortu du Barack Obamak. Errepublikanoekin zerga murrizketei eustea hitzartu ondoren —langabezia sariaren luzapenaren truke—, alderdi horren buruzagitzaren nahiaren aurkako bi garaipen lortu ditu bata bestearen atzetik. Asteburuan, homosexualak AEBetako armadatik kanporatzea ahalbidetzen zuen legea bertan behera utzi zuen Senatuak. Atzo, berriz, arma nuklearrak deusezteko Start Berria ituna berresteko azkenaurreko urratsa egin zuen ganbera horrek.

Errusiako Gobernuarekin apirilean hitzartutako Start Berriaren arabera, datozen zazpi urteotan armategi nuklearrak %30 murriztuko dituzte, eta1.550 buru nuklearrekin geratuko dira bata zein bestea. Berria ona izan arren, ez du inolaz ere esan nahi AEBek arma nuklearrei muzin egingo dietenik. Errepublikano batzuen botoa ziurtatze aldera, Obamak agindu du hurrengo hamar urteotan 65.000 milioi euro gastatuko dituela AEBetako artsenal nuklearra berritzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.