Hizpideak

Hamaika egun geroago

Jon Eskisabel.
2011ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Atzokoa «kanporaketaren eguna» zen egiptoarrentzat. Herri matxinada altxatu zenetik egunero, goizetik iluntzera arte, Kairoko Tahrir plazan biltzen ari diren milaka herritarrek itxaropen handia zuten Hosni Mubaraken 30 urteko agintaldiaren azken eguna izateko, presidenteak bezperan zabaldutako mezuan —«ni edo kaosa»—, hori pentsatzeko zantzurik agertu ez arren.

Ez dirudi egiptoarrek amore emateko prest daudenik, aurreko egunetan Mubaraken aldekoek sortutakoliskarrek ez dituzte kikildu, eta atzoere, musulmanak eta kristauak, uholdeka eta giro baketsuan joan ziren dagoeneko askatasunaren aldeko borroka baketsuaren ikur bilakatu den plazara.

Baina hamaika egun igaro dira protestak hasi zirenetik, eta Mubarakek botereari eusten dio. Agintea egun gutxian utzi ezean, gerta liteke herritarren mobilizazioak indarra galtzen joatea. Eta, horrekin batera, diplomaziaren presioa. Hurrengo ordu edota egunak erabakigarriak izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.