HIZPIDEAK. Iñaki Petxarroman

Homizidioa

2010eko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Agian arrazoia du Nagore Laffageren hiltzailearen abokatuak: agian, zigorraren ikuspegitik ez du hainbeste garrantzirik gertatutakoari homizidio edo hilketaren karakterizazioa ematea. Agian zigorra antzekoa litzateke hilketatzat jo balute. Baina gizartearen pertzepzioaren aldetik oso garrantzitsua da, eta balio sinboliko handia du, krimen zehatz bati zigor arinagoa edo larriagoa ematea.

Zeren Nagore Laffageren auzia ikur bilakatu da: genero indarkeriaren eta sexu bortizkeriaren biktima guztien erreferentea eta emakumeek generoagatik bizi duten zapalkuntza orokorraren sinboloa. Asun Casasolak egindako lan gaitzaren ondorioz, kasu hauek oro har iristen ez duten hedadura lortu du auziak. Eta, hala ere, justizia auzitegiek zitekeen zigorrik txikiena ezarri diote hiltzaileari. Ez da kontua zigor indibidual handiak eskatzea, horrek ez baitu arazo kolektibo bat konponduko. Baina erakusten du botere publikoek genero indarkeriari ez diotela ematen beste arazo batzuei aitortu ohi dieten larritasuna. Eta hori bai da larria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.