HIZPIDEAK
Hotz
Lekua ezin aurkitu dabilenaren antzera, agertoki ezin egokiagoa eduki arren, hotz geratu zen EAJko EBBko burua, igandean, Alderdi Egunean. Hotz, iraileko egunotan, Euskal Herrian zabaldu den aukera politikoa ikusita, Alderdi Egunean ustez aurkeztu behar zuen «ekimenak», aurreko egunetan hainbatetan iragarri zuenak, berritik gutxi daukalako. Gizartean bezala, militanteen artean ere egongo zen aurreko egunetako itxaropena zapuztu zitzaionik.
Azken batean, EAJko buruak Ados proposamena berraurkeztu zuen, iragan otsailean, BECen, azaldutakoa. Berrikuntza gutxi, alderdi horri dagokion tokia kontuan hartuta. Bitartekaritza lanak ere eskaini ditu Iñigo Urkulluk, abertzaleen eta ez abertzaleen artean; baina bitartekari ezin da izan irtenbidean ere rol garrantzitsua jokatu beharra daukanak, Loiolan ikusi zen bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu