Hizpideak

Italia Frantzian balego

Xabin Makazaga.
2011ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Afrikatik Frantziara bidean, Mediterraneo itsasoa bezain oztopo handia bihurtu da immigrante askorentzat Ventimiglia, Italia eta Frantzia lotzen dituen trenbidea, eta bi herrialdeak banatzen dituen muga.

Aurrena Lampedusara eta gero Italiako penintsulara, milaka immigrante ari dira iristen azken boladan, Afrika iparraldeko matxinadak puri-purian. Eta Frantziak, tunisiar gehienen helburua Liberté, égalité, fraternité aldarrikatu zuen herrialdea baita, eten egin du trenbide garraioa hainbat orduz. Italia ere sei hilabeteko baimen bereziak ari zaizkie ematen immigrante etorri berriei, Frantziara joan nahi dutela jakitun.

Ventimigliaren itxierak gatazka eragin du Italia eta Frantziaren artean, eta Bruselak aitortu dio Parisi muga ixteko eskubidea. Aitzakia merke bat nahikoa izan du Frantziak Schengeneko akordioak ez dituela urratu argudiatzeko.

Afrika Mantxako kanalaren bestaldean balego, eta tunisiarrek Italia izango balute jomuga, Italiak Frantzia bezala jokatuko luke, eta Frantziak Italia bezala. Batasuna, Europako erara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.