HIZPIDEAK

Itxaropenaren kolorea

Pello Urzelai.
2010eko abenduaren 7a
00:00
Entzun


Koloreen esanahia subjektiboa da oso, egoera, izaera, gustu eta unearen arabera aldakorra izan baitaiteke. Are gehiago kolore bakar batek ehun tonu ezberdin baino gehiago izan ditzakeela kontuan hartuta. Ohikoa da berde kolorea itxaropenarekin lotzea,agian, udaberriko ernaberritzea irudikatzen duelako. Horrela lotu egin du duela gutxi Jesus Egigurenek, paparrean xingola berde bat jartzean, Eusko Legebiltzarraren joan den osteguneko osoko bilkuran. Haren alderdikide gehienak kolore ilunak hobetsita badabiltza ere, Egigurenek berdea hautatu du. Independentisten sareak ere berde kolorea aukeratu du ikur gisa. Logotipoa egiteko, eta independentziaren aukeraren aldeko itxaropena kalera ateratzeko. Halaxe egin du azkenaldian, topaketa berdeak antolatuz, Durangokoa azkena. Baita Madrilera eta Parisera protesta sinbolikoa eramanez ere, Cibeleseko eta Louvreko iturrien ura berdetuz. Espainiako Konstituzioaren 32. urtemugan. Independentziaren aukerak laster batean legezko mugarik izango ez duelako itxaropenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.