inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Jarraipena, indartzeko

2019ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Mitxel Lakuntzak hartu du Adolfo Muñozen lekukoa. Jaso duen arduraren tamainaren isla dira ELAk batzen dituen 100.000tik gora afiliatuak. Ez dago Euskal Herri osoan hainbeste jende batzen duen beste erakunderik.

Lakuntzak jarraitu egingo dio sindikatuak lehendik markatutako bideari; hau da, neoliberalismoaren aurkako borrokari, modu autonomoan. Jarraipena agindu du ELAk, «baliagarri izateko euskal langile klasearentzat eta Euskal Herriaren subiranotasunarentzat». Bistakoa da ELAren indarra. Sustatu dituen hamaika borrokatan izan dituen lorpenek, eta boterean diren alderdiek egiten dizkioten kritikek, indartu besterik ez dute egiten haren erreferentzialtasuna. Sindikatuak sarritan erabiltzen duen termino bat aipatzearren, kontraboterea da ELA neoliberalismoa nagusi den Euskal Herrian ere.

Baina orain arteko kudeaketak agerian utzi ditu hutsuneak ere. Ardura nagusia norena den eztabaidan sartu gabe ere, begi bistakoa da LABekiko harremanak ez daudela iraganeko garai batzuetan bezain ondo. Bestalde, Euskal Herriaren burujabetzaren aldeko mugimenduak ez dauka ETA amaitu ondorengo aroan izan zezakeen bultzadarik. Lakuntzaren aroak ahulezia horiek zuzentzen laguntzen badu, are eta distira handiagoa lor lezake sindikatuak hurrengo fase honetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.