inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Joko tematia

2019ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Berriro, lau urtean laugarren aldiz, botoa ematera joango dira gaur Hego Euskal Herriko 18 urtetik gorako herritarrak, estatuko gainerako nazioetakoekin batera. Eta, abstentzioak zer igoera izango duen dagoen zalantza gorabehera, litekeena da emaitza apirileko bozetakoaren antzekoa izatea. Beraz, etorkizunari begiratzen hasita, hurrengo hilabeteok frogatuko dute ea norbait gai den taula politikoa mugituko lukeen zerbait egiteko.

Pedro Sanchezek hasiera-hasieratik zeukan garbi ez zuela koalizio gobernu bat nahi Unidas Podemosekin. Are gutxiago Kataluniako independentisten sostenguz. Gogoratu hauteskunde gaueko garaipen ospakizunean, Sanchez hizketan ari zela, haren aurrean zeudenen erregua: «Riverarekin ez!». PSOEren jarraitzaile gisa, jakina, ondo ezagutuko dute beste Pablo Iglesias batek sortutako alderdia zer bihurtu den.

Beraz, gaurko hautetsontzietatik irteten diren emaitzak aurrekoen antzekoak badira, PSOEren eta PPren arteko nolabaiteko adostasun bat gertatzea ez litzateke horren harrigarria. Modu horretan, sozialistek inbestidura gaindituko lukete. Duda da ea Sanchezi tokirik utziko lioketen gobernu horretan.

Bitartean, Euskal Herrian eta Katalunian, bozkatzeko beste egun bat izango da. Madrilen eragiteko boto bat eskatu dute batzuek eta besteek. Edo, beste modu batera esanda, Madrilek gehiago eragin ez dezan bi nazioek lortutako eskumen mehatxatuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.