Hizpideak

Ke artean ezkutatu ezinik

Xabin Makazaga.
2011ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Taberna eta jatetxeetan erretzea debekatuta dagoenez, logikoa da erabat elkarteetan ere tabakoaren kea galaraztea. Legeak elkarte gastronomikoak esplizituki aipatu ez arren, erabilera publikoko gune pribatuak baitira; eta, gainera, ia elkarte guztiek dute langileren bat. Zentzuzkoa da, beraz, Jaurlaritzak erretzea debekatu nahi izatea.

Horren zentzuzkoa ez dena Jaurlaritzaren jokabidea da, ezkutuan ibili nahi hori. Espainiako legearen hitza zehaztuta zegoelarik, Eusko Legebiltzarrak horretara egokitu zuen bere legea: ez zuen gogortu, eta ezin zuen arindu. Baina Madrili galdetu egin zion Jaurlaritzak, debekuak elkarteei ere eragingo ote zien. Halaber, erabakia elkarteen ardurapekoa zela iradoki zuen. Eskuak garbitu zituzten, boto-emaileen aurrean. Baina atzo, Rafael Bengoa Osasun sailburuak jendaurrean agertu zuen Jaurlaritzaren asmoa: «Elkarteen legepean ez dauden txokoetan», horietan bai erre daitekeela esan zuen. Beste guztietan, ez. Madrilek debekatzea nahi zuen, edo bide hori erakustea. Ke artean ezkutatu nahi zuten, bistan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.