AEBek, II. Mundu Gerraren ondotik, ederki baliatu dute keynesianismo militarra esaten dioten eredu ekonomikoa. Funtsean, oinarria hauxe du: gobernuak arma industria eta gastu militarra sustatu eta handitzen ditu, ekonomiaren hazkundea bermatzeko. Teoria horri jarraiki, 1945az geroztik ez da egon hamarkada bakar bat zeinean AEBak ez diren gatazka militar batean aritu. Horrek bilakatu ditu industria militarraren buru eta arma saltzaile nagusi; hots, benetako potentzia ekonomiko-militar.
Gaddafiren erregimena Europak hornitu du armaz. 2006tik 2009ra 1.400 milioi euro arteko salmenta egin diote Libiari. Orain, salmenta hori eten, eta eraso egingo diote. Ekimen horretan Europako potentziek hartu dute protagonismorik handiena, bereziki Frantziak eta Erresuma Batuak —arma saltzaile handienak, AEBak, Errusia eta Alemaniarekin batera—. Armak saltzeari utzita, euren industria militarrari ez zaio gaizki etorriko eraso militar bat; eta, bide batez, etorkizuneko petrolio hornikuntza merkea bermatuko dute.
Hizpideak
Keynesianismo militarra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu