Kubako Alderdi Komunistak seigarren kongresua hasiko du gaur. Hamalau urteren ostean, berriz bilduko dira PCCko ordezkariak —sekula ez dira horrenbeste urte igaro alderdiaren kongresu batetik bestera—, eta lehen aldiz egingo dute Fidel Castrok agin-tea Raul anaiaren eskuetan utzi zuenetik.
Hain zuzen, Raul Castroren gobernuak indarrean jarritako erreforma ekonomikoak izango dira kongresuaren ardatza. Habanan asteartera bitartean bilduko diren mila ordezkariek Kuba krisi egoeratik ateratzeko eta eredu sozialista egokituz etorkizuneko erronkei aurre egiteko neurriak babestuko dituzte, ustez. Kontrakoa ustekabe handia litzateke.
Horrek duen garrantziaz gain, urtemuga batek sinbolismoa eransten dioVI. Kongresuari. Gaur duela 50 urte Bahia de Cochinos inbaditzen saiatu zen AEBetako armada; lau eguneko borroken ostean, iraultzak Playa Gironeko garaipena ospatu zuen 1961eko apirilaren 19an. Mende erdi geroago beste aro bat hastekotan da Kuba.
Hizpideak
Kongresu berezia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu