Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Korapiloak askatzeke

2021eko ekainaren 13a
00:00
Entzun
Presoenak ez bezala, iheslarien argazkiak ez dira inoiz erakutsi manifestazioetan eta herriko tabernetan. Atzealde zurian marrazturiko silueta beltz bat baino ez ziren, orban bat balira bezala. Sasian egoteak berekin zekarren haiei buruz ia ez hitz egitea; ezaguna baina aldi berean ia ezezaguna zen errealitate bat izan zen urte luzeetan iheslariena: paperik gabe, tokiko jendearen babesaren menpe, atxilotuak eta Espainiaratuak —ondorioz, torturatuak— izateko beldurrez, ia inoiz ez baitzuten aurpegia erakutsi, eta albiste bakan batzuk baino ez ziren iristen haiei buruz. «Errefuxiatu eta iheslari politikoak Euskal Herrira» oihukatzen zenean ere, normalean presoen aldeko manifestazioetan izaten zen.

Gatazkaren ondorioez hitz egitean ere, normalki presoak izaten dira gogoan, eta are gehiago iheslariek 2013an Euskal Herrira itzultzeko erabakiaren berri eman zutenetik. Azken 50 urteotan 2.500 bat izan direla kalkulatzen da, eta horietako gutxi batzuk baino ez dira gelditzen egun erbestean —Sorturen arabera, 37k dituzte sorterrira itzultzeko arazoak, eta horietako zortzi deportatuak dira—. Baina, horiek guztiek euren egoera normalizatua ez duten bitartean, Euskal Herrira beldurrik gabe itzultzeko aukerarik ez duten bitartean, askatu gabeko korapilo bat izaten jarraituko dute. Eta korapiloak askatzen joateko garaia da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.