Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Makroaren mesfidantzaz

2021eko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Belardi berde-berdean jauzika irudikatuko dute behia esne kaxan, eta irudi horrek limurtuko du bat baino gehiago esne hori eta ez beste bat erosteko. Baina behi horrek ez du sekula belardi berderik ezagutu, ez batetik bestera ibili, ez zuhaizpean lozorroan egon. Etxaldea zenbat eta handiagoa, orduan eta urrunago dago behiaren bizimodua esne kaxako iruditik.

Baina gauza bat dira etxalde handiak, eta beste bat, muturrera eramanda, makroetxaldeak. Europako handiena da Caparrosokoa (Nafarroa), eta behien kopurua bikoizteko baimena du, gainera. Egun, jada 160.000 litro ekoizten dituzte egunero etxalde horretan.

Makro aurrizkia daraman proiektu orok sortzen dituen mesfidantzak sortzen ditu Caparrosoko etxaldeak. Onurak, jabearentzat, makroirabaziak dira, baina gainerako arlo guztietan gehiago dira alde ilunak argi izpiak baino. Albo kalteak larriak eta askotarikoak dira.

Abeltzaintza instalaziotzat baino gehiago, jarduera industrialtzat hartzen dute etxaldearen jarduna epaitegiek; ingurumen kalteekin eta akuiferoak kutsatzearekin kezkatuta daude bai Nafarroako Gobernua eta bai aldameneko herrietako udalak eta herritar ugari; eta abeltzain txikiagoen jardunean eragin handia du halako lehiakide boteretsu bat izateak. Makroak mesfidantza sortzen du, eta ez alferrik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.