HIZPIDEAK
Mezularia
Australiako Gobernuak arrazoia du dioenean filtrazioen erruduna edo erantzule nagusia ez dela Wikileaks edo Julian Assange. Ardura filtratzaileari eta dokumentazio diplomatikoa gorde behar zuen AEBetako Gobernuari egotzi dio Kevin Rudd Australiako Atzerri ministroak. Kevin Rudd bera filtrazioetako aipatuetako bat izan da, baina ikuspegi horretan ados dago Wikileaksen arduradun Julian Assangerekin. Espetxeratua izan ondoren, The Australian egunkarianinformazio eskubidearen alde agertu da Assange, Ez egin tiro mezulariari egia deserosoak argitaratzeagatik izenburuko artikuluan. Mezulariarena egiteak immunitaterik ez duela ematen jakinda ere, Wikileaksen filtrazioei eskertu behar zaio, besteak beste, agintariak hobeto ezagutzeko egindako ekarpena. Haien joko bikoitza. Haien interesen bide bihurriak. Haien ahuleziak. Haien aitorpenak... Beste auzirik eraiki gabe, De Juana 2005ean aske uztea hobe izango zela aitortzea bezala. Espainiako Gobernuaren interesen ikuspuntutik agian, eskubideen ikuspuntutik jakina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu